Erretirodunen eguna ospatuko dute apirilaren 6an

Ataria 2019ko martxoaren 28a

Apirilaren 6erako prestatu du aurten Erretirodunen eguna, Abaltzisketako Udalak.

13:00etan, meza izango dute Abaltzisketako elizan, eta ondoren, bazkaria Abaltzisketako Ostatuan.
Izena emateko azken eguna, apirilak 1, astelehena izango da. Udaletik, izena emateko epea errespetatzeko eskatu dute, eta horretarako, 943 65 29 00 telefono zenbakira deitu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!