Hasi 11 urtetatik eta erretiratuak bitarte, guztiak batzea lortu nahi dute. Bazkaria, apirilaren 13an izango da, Larraitz Gain jatetxean. 14:00etan elkartuko dira guztiak bazkaltzeko, eta dagoeneko txartelak salgai jarri dituzte. Helduen menua 25 euro ordaindu beharko da, eta umeena, 12 euro. Txartelak erosteko azkena, berriz, apirilaren 7a, igandea, izango da.