Lo zegoena esnatu dute Abaltzisketan

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko martxoaren 3a

Kolore bizi-biziz jantzi, eta 08:00etarako prest zituzten makilak eta baita eztarriak ere. Bazterrak esnatu dituzte Abaltzisketako txantxoek. 

Baserrietarako bidearekin hasi dira. Oihuek, musikak eta makil hotsek, lo zeuden herritarrak esnatu dituzte. Umorea eta adarra jotzeko gogorik ez zaie falta abaltzisketarrei. Animotsu, alaitu dituzte herriko txokoak. Herrigunera iritsita, indarrak hartzeko aprobetxatuz, Ostatu tabernan egin dute geldialdia. Zahatoak ere eman die indarra.

Herritarrek harrera beroa egin diete, eta txantxoek, dantza eta dantza, beren bideari jarraitu diote, herri osoa zeharkatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!