Herritarrak mahaiaren inguruan elkartu dira

Ataria 2018ko abenduaren 29a

Txerri Festan dozenaka herritar elkartu dira udaletxearen arkupean, txerrikiak dastatzeko.

Abaltzisketan ohitura handia du Txerri Festak, eta gaur ere herritar ugari elkartu dira udaletxearen arkupean. Larrunarri elkartean eta Ermentañe jatetxean prestatutako jakiak dastatu dituzte. Julio Soto eta Beñat Iguaran bertsolariek, eta herriko trikitilariek girotu dute festa.

Aurtengoan, berezitasuna argazki lehiaketa izan da. Lehenengo aldiz antolatu dute, eta guztira 20 parte hartzaile, 38 argazkirekin, izan dira. Argazkiak erakusgai jarri dituzte arkupean bertan. Bertsolariek esan dituzte saridunak bertsotan. Irabazlea Iraitz Zubeldia izan da, eta 70 euro jaso ditu, eta bigarrena Jon Esnaola izan da, eta 30 euro jaso ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!