Irudimena eta jolaserako gogoa nahikoa dira

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko ekainaren 30a

Abaltzisketan San Joan jaietako bigarren asteburua dute honakoa; goizean, haur jolasak egin dituzte, pilotalekuaren gerizpean.

Lokotx biltzen, erreleboka nahiz harri, orri, artazi baliatuz aritu dira, goizean, Abaltzisketako haur eta gaztetxoak. Pasatu ziren sanjoanetako egun nabarmenenak, baina oraindik ere badute zer ospatua, Txindokiren magalean.

Adin guztietako neska-mutilek bat egin dute pilotalekuan, eta ederki etorri zaie eraikinaren itzala eta freskotasuna, begiraleek proposatutakoak itzalean egiteko. Argi dago: festarako, nahikoa dira irudimena eta jolasa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!