Txakolina dastatzeko aukera, lehen aldiz

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko ekainaren 23a

Txakolin dastatzea egin dute Abaltzisketan San Joan jaien barruan. Lehen aldiz egin dute eta herritarrak gustura bildu dira edari preziatuaren inguruan.

Atzo hasi zituzten jaiak Abaltzisketan eta luze joko dute, datorren asteburuan ere ospatuko baitituzte. Gaurkoa bukatzeko San Joan sua izango dute noski, eta ondoren, XXXI. San Joan Dantza eta Soka Dantza izango dituzte. Jarraian, erromeria izango dute Ansorregi-Larrañaga eta Ostolaza-Narbaizarekin.

Ekainak 24, igandea
San Joan Eguna
11:00. Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa. Bitartean, triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
13:00.  V. Aitor Toka Txapelketa, herrikoentzat soilik.
18:00. XIX. Zaldi Lasterketa, Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren, herritarren arteko jokoak. Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpekin.
21:00. Barrikotea herriko plazan (afaria norberak eramanda).
22:00. Erromeria Elizagoien ahizpekin.

Ekainak 30, larunbata
11:00. Ume jolasak.
15:30. XV. Mus Txapelketa, herrikoentzat soilik.
21:00. Kantu afaria, jatekoa norberak eramanda.

Uztailak 1, igandea
San Pedro eguneko ospakizuna Larraitzen
12:30. Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak.
Arratsaldean berriro trikitia iluntzera arte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!