Txalburu Guraso Elkarteko tonbola prest Abaltzisketako San Joan jaietarako

Ataria 2018ko ekainaren 21a

Aurten ere, Txalburu Eskola Txikiko Guraso Elkarteak tonbola antolatu du ostiralean hasiko diren San Juan jaietarako. Bertan enpresa eta erakunde desberdinek emandako opari ugari zozkatuko dira: zubi salto saioa, zaldi ibilaldia, hondartzarako aulkiak, liburuak, hoteletan egonaldiak, jatetxeetan otorduak, museoetarako sarrerak...

Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkie tonbolarako opariak eman dizkieten erakunde eta enpresa guztiei: Logikaline, Ermentañe, Ostatua, Larraitz-gain jatetxea, Txindokiko itzala abentura parkea, Xabala janari denda, Carrefour, Lazkao-etxe jatetxea, Indar, Joxepane, Ordiziko Eroski, Cafeteria Eroski, Ordizian merkatari elkartea, Kixkurgune, Vicuña Sport, Eredu, Iztueta, Gaztaren Interpretazio Zentroa, Artzai-Enea, Zumalakarregi museoa, Delikatuz, Majori taberna, Zelaa hotela, Alarpe zalditegia, Kilimak jostailu denda, Mirandaola, Elkar, Aralar kirolak, Shanti kirolak, Kopi bat, Arregi Hondakin Kudeaketa, Topic, Ataria, Tolosaldea LHII, Galtzaundi euskara elkartea, Iturralde industriagaiak, Rafa Gorrotxategi, Enara Zuriarrain, Tolosa&Co, Berria, Irrien Lagunak, Aquarium, Ekogunea, Argia, Txintxua hotela, Borda jatetxea, Urdaibai Bird Center, Besaro landa hotela, Antsotegi hotela, Sustraiak natura turismo aktiboa, Albaola, Ekainberri, Mater museoa, Lur Denok, Martin Berasategi jatetxea.

Azkenik, herritarrak eta ingurukoak animatu nahi dituzte San Joan jaietara gerturatzera eta Txalburu Eskola Txikiari laguntzeko, tonbolan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!