Artzain bat erreskatatu dute, Txindokin, zalditik erori eta gero

Ataria 2018ko maiatzaren 25a

Txindokiko magalean gertatu da istripua, 14:15ean. Zaldiz zebilen 37 urteko artzain bat erori eta zauritu egin da. Berarekin ez zegoen lagun batek eman dio abisua SOS Deiak-i.

Goierriko Suhiltaileak eta Ertzaintzaren erreskate taldea mobilizatu dituzte berehala. Zaurituaren kokapena topatu ostean –Txindoki magaleko iturriaren inguruan–, larrialdi zerbitzuek artatu, zauritua egonkortu eta Zumarragako ospitalera eraman dute helikopteroz. Segurtasun Sailak emandako lehen datuen arabera 37 urteko gizonezkoa ez dago larri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!