Iraupena 25 ordukoa izango da, eta ziurrenik gaztelaniaz eskainiko da. Oinarrizko txartela lortzea eta produktu fitosanitarioek daukaten arriskuez konturatzea da ikastaroaren helburua. Ikastaroa gainditzeko bi baldintza daudela zehaztu dute antolatzaileek: %80ko asistentzia betetzea eta azterketa gainditzea.
Parte hartzaileek bi argazki eta NANaren fotokopia eraman behar dituzte izena ematerakoan. Matrikula 36 eurokoa da eta interesatuek otsailaren 28rako eman behar dute izena Abaltzisketako udaletxean.