2017/07/02 08:30

S.O.S. Aralar, pista berririk ez, mendi irteera

S.O.S. Aralar, pista berririk ez, mendi irteera
Larraitz, Abaltzisketa

Larraitz, Enirio, Malkorri, Alotza eta Larraitz ibilbidea antolatu dute Villabonako Aizkardi eta Tolosako Oargi mendi taldeek, Aralarko parkea babesteko.

17 kilometro ibilbidea egingo dute, eta 08:30ean abiatuko dira Larraiztik.

Autobus zerbitzua jarriko dute, eta 07:45ean Tolosako Renfe geltokitik aterako da. Bazkideek eta 21 urte azpikoek 3 euro ordaindu beharko dute, eta besteak 4 euro. Izena emateko: oargimendi@gmail.com.
Edo 943675612 / 688698642 telefono zenbakietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!