Abaltzisketako sanjoanak 2017

Zaldi gainean lasterka Abaltzisketara

Irati Saizar Artola 2017ko ekainaren 25a

Hemezortzigarrenez jarraian ospatu dute Abaltzisketako San Joan jaietan zaldi lasterketa. Joxe Migel del Pozok irabazi du.

Amezketatik abiatu eta Abaltzisketara igo dira zaldien gainean 7 parte hartzaileak. Garaipena Lasartetik etorri den Joxe Migel del Pozok eskuratu du eta honako hurrenkeran helmugaratu dira besteak: Joxe Manuel Martin, Ander Iruretagoiena, Bakene Erkiaga, Eneko Urbieta, Alex Aramendia eta Gillermo Sanchez. 

Lasterketaren ondoren, sari banaketa egin dute eta herriko gazteek herri kirolak egin dituzte jarraian. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!