Emakume bat zauritu du behi batek, Txindoki inguruan

Tolosaldeko Ataria 2017ko maiatzaren 20a

Kolpe bat jaso du, eta Donostia Ospitalera eraman dute, Ertzaintzaren helikoptero batean. 

17:00ak aldera izan da gertakaria, orduan jaso baitute deia, larrialdi zerbitzuek. Emakume bati eraso egin dio Txindokiren magalean zebilen behi batek, eta aurpegian kolpe bat eman dio, Segurtasun Sailak azaldu duenez. Kolpearen ondorioz, emakumea zorabiatu egin da, eta ezin izan du bere kabuz lekutik mugitu. Horrela, beraz, Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu da Txindoki ingurura, emakumea Donostia Ospitalera eramateko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!