Ñañarri taberna, jatetxe eta aterpearen eraberritzea eta ustiaketa eskubidea esleitzeko lehiaketaren deialdia egin dute. Lehiaketa honetan esku hartzeko eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 17a da, eta udal bulegoetan egin behar da. Dokumentazioa eta informazioa Abaltzisketako udaletxean edo webgunean eskuratu daiteke.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?