Sanpedroak 2016

Meza eta hamaiketakoa San Pedroren omenez

Irati Saizar Artola 2016ko uztailaren 3a

Urtero legez, Larraitzeko San Pedro ermitan meza nagusia ospatu dute eta jarraian, hamaiketakoa egiteko aukera izan da trikitilariez alaiturik. 

Herritarrak eta herritar ez direnak bildu dira goizean Larraitzen. Meza entzun ostean, mahaia bete janari prestatu dute San Pedro ermitaren aurrealdean. Trikitilarien musika lagun, jende ugari hurbildu da. Txindokitik jaitsi berri zirenek ere izan dute mokadu bat jateko aukera. Arratsaldean ere, trikitilariek alaituko dute Larraitz ingurua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!