San Joanak 2016

Jendetza elkartu da arratsaldean Abaltzisketan

Ataria 2016ko ekainaren 26a

Ohi bezala ikusmina sortu du zaldi lasterketak. Xanti Telleriak irabazi du proba.

Abaltzisketara iristeko errepidea jendez gainezka egon da, zaldi lasterketaren azken metroak ikusteko. Xanti Telleria lasartearrak irabazi du proba, Stai zaldiarekin, 3'39ko denbora eginez. Ander Iruretagoiena donostiarra izan da bigarrena, Eusebio zaldiarekin, 3'44'' egin ondoren, eta hirugarrena Eneritz Etxabe zumaiarra izan da, Ibio zaldiarekin, 3'45'' eginez. Guztira 13 parte hartzaile izan dira.

Zaldi lasterketaren sari banaketaren ondoren, herritarren arteko herri kirolak egin dituzte. Ingudean, koxkolak biltzen, korrika, txingak eramaten eta trontzan aritu dira, eta talde urdinak irabazi du. Behin norgehiagoka bukatuta, Elustondo anai-arrebak hasi dira trikiti doinuekin plaza girotzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!