San Joanak 2016

Abaltzisketak ere sanjoanak piztu ditu

Naiara Roldan de Aranguiz 2016ko ekainaren 24a

Bart gaueko suak Abaltzisketako San Joan festak piztu zituen. Suaren bueltan bildu ziren herritarrak, sugarrei omenaldia eginez. Kanpandorrean sortu ziren festaren hasiera markatu zuten doinuak, hamar kanpaiak jotzearekin batera, herriko apaizak, alkatearekin batera oinarrian festa paganoa dena bedeinkatu eta sua piztu zuten.

Jarraian usadio diren dantzen unea iritsi zen. San Joan dantza eta soka dantza herriko gaztetxoek dantzatu zituzten suaren bueltan, herriko plazan, herritarrak bueltan zituztela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!