San Joanak 2016

Gaur hasi eta igandera arte, sanjoanak Abaltzisketan

Ataria 2016ko eka. 23a, 11:27

Iazko festetan, haurrak berientzako jolasetan parte hartzen

Hainbat ekitaldi interesgarri izango dira Abaltzisketan: aurten bigarren edizioa duen frontenis txapelketako finalak, Anje Duhalde bakarlariaren kontzertua, festetako klasikoa den zaldi lasterketa...

Omayra Zubeldia Abaltzisketako festa batzordeko kideak jaiei buruz nabarmendu duenez, «dantza soka mantentzen saiatzen gara eta herriko gaztetxoek parte hartuko dute San Joan bezperan. Horrez gain, jakin-mina piztu du igandean izango den aizkora desafioak». Zubeldiak gaineratu duenez, «beti saiatzen gara apustu edo desafioren bat antolatzen. Interesa sortu du eta zabaldu da ekitaldiaren berri».

Hurrengo igandean, uztailak 3, egingo dituzte Larraitzen San Pedro eguneko ekitaldiak.

 

EGITARAUA

Ekainak 23, osteguna

17:30. II. Frontenis Txapelketako finalak.

21:30. San Joan sua, eta San Joan dantza eta soka dantza herriko gaztetxoek dantzaturik. Jarraian, Dantzadi taldearen emanaldia.

Ekainak 24, ostirala

11:00. Meza nagusia. Ondoren, erretirodunen hamaiketakoa. Bitartean, triki poteoa egingo da herriko gazteen eskutik.

13:00. III. Aitor Toka Txapelketa, herrikoentzat soilik.

19:00. Anje Duhalde bakarlariaren emanaldia.

21:00. Barrikotea herriko plazan, afaria bakoitzak berea eraman beharko du. Jarraian, Unsain anaiekin erromeria, plazan.

Ekainak 25, larunbata

11:00. Ume jolasak.

15:30. XIV. Mus Txapelketa (bikoteko kide batek gutxienez abaltzisketarra izan behar du).

21:00. Sagardo dastaketa, herriko plazan (afaria norberak eramanda). Kafea laguntzeko Mikel Artola eta Beñat Iguaran bertsolariak ariko dira.

Ondoren, Zesuma taldea.

Ekainak 26, igandea

12:00. Desafioa: bi neska, Maika iturendarra eta Irune labaiendarra, Iñaki Aierbe ataundarraren kontra. (Neskak bi eskuekin eta mutila batekin).

18:00. Zaldi lasterketa, Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren, herritarren arteko jokoak.

20:30. Herri afaria. Postrea festa batzordeak jarriko du. Jarraian, erromeria Elustondo anai-arrebekin.

22:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

Uztailak 3, igandea

San Pedro Eguna Larraitzen

12:30. Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak.

Arratsaldean. Trikiti doinuak iluntzera arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!