Larreak ireki dituzte Aralarren

Andoni Uzkudun 2016ko maiatzaren 1a

Giro ederrean ospatu da hemeretzigarren urtez larreen irekiera Larraitzen. Jende asko gerturatu da bertara eta heldu nahiz gaztetxoek, gozatzeko aukera izan dute. 

1998an hasi ziren maiatzaren 1ean festa antolatzen Larraitzen. Arrakasta handia lortu du urteen poderioz eta jende ugari joan da bertara. Postuak 10:00etan ireki dira baina nolabait egunari esanahia ematen dion ekitaldia 12:00etan izan da, suziriarekin batera, hainbat abere abiatu baitira Aralarko larreetara. Ekitaldiaren ondoren hainbat ikuskizun eta emanaldi izan dira eszenatokiaren inguruan: musikariak, aizkolariak eta bertsoak esaterako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!