Ausa-Gaztelu Eguna, «gure historia ezagutzeko» ekimena

Tolosaldeko Ataria 2016ko api. 28a, 11:11

Ausako gazteluan egingo diute omenaldia eguerdi partean.

Ausa-Gaztelu Eguna antolatu dute hainbat elkarteren artean igande honetarako.

«Gogora ekarri nahi dugu egun Euskal Herria deitzen duguna Nafarroa zela, eta horren erakusgarri hor daude Ausa mendian gaztelu baten hondakinak. Ekimen honen esanahia gure historia ezagutzea da», azaldu du Ausa-Gaztelu Egunaren antolakuntzan parte hartzen duen Beñi Agirrek. Ausako gaztelua Nafarroako Erresumaren garaian eraikitakoa da, eta bide zaintza funtzioa zuen. «1200. urtean, Gaztelaren konkistak Euskal Herria zatitu zuen», azaldu du Agirrek, eta Ausako gazteluak garai horiek bizi izan zituen, batzuetan nafarren esku egonez eta beste batzuetan Gaztelaren menpe.

Igandean egingo dute Ausa-Gaztelu Eguna eta antolakuntzan hainbat elkarte edo talde daude: Ipuztar Nafarrak, Erraztiolatza Segurako taldea, Nabarralde, eta Hernani Errotzen taldea. Hamar urtez antolatu dute eguna. Larraitzen elkartuko dira goizean, Ausa Gaztelura mendi martxa egiteko, eta gero bertan omenaldi xume bat egingo dute. Jarraian, Larraitzera itzuliko dira bertan izango den festan parte hartzeko. Eguerdi partean ekitaldia eta mezu irakurtzea egingo da Larraitzen bertan, eta ondoren Zaldibian elkartuko dira bazkaltzeko. Larraitzen ere postu bat jarriko dute, Aralarko Larre Irekiera Egunaren barruan, eta bertan liburuak, kamisetak eta DVDak jarriko dituzte salgai.

Egitaraua

09:00. Topagunea Larraitzen. Mendi martxaren irteera.

11:00. Gazteluan nafar omenaldia.

13:00. Mendi martxakoei ongietorria Larraitzeko hesian.

13:30. Ekitaldia eta mezua irakurtzea Larraitzen.

14:00. Bazkaria Zaldibian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!