Azoka galdu ez dadin

Mikel Iraola 2015eko abenduaren 19a

Abaltzisketako eskolako haurrek beren eskulanak jarrai dituzte ikusgai

Santo Tomas eguneko azoka Abaltzisketako Guraso taldeak antolatzen zuen orain arte. Aurten, ordea, ez dute aurrera egin eta ohitura galdu ez zedin, eskolako haurrek euren postutxoak jarri dituzte.

Kurtso hasieratik hona, arte eta aroztegiaren materian egin dituzte lanak erakusgai jarri dituzte mahaietako batean. Beste batean, tortilla pintxoak, madalenak, erroskillak, arroz esnea eta gehiago jarri dituzte, borondatearen truke. "Atzo egin genituen gehienak, baina bukatu ez genituenez, 09:30ean etorri gara eskolara sukaldatzera" azaldu du Nahikarik.

Datorren urteko egutegiak ere saldu dituzte hamar euroren truke, egitea kostatu zaien prezio berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!