Unai Eizmendi, frontenis txapelketako lehen irabazlea

Ataria 2015eko ekainaren 23a

Joxe Ramon Mujika, Unai Eizmendi, Gorka Senperena eta Egoitz Gorostidi, sari banaketan.

Lehenengo aldiz antolatu da lehiaketa herriko festetan; guztira 24 parte hartzaile aritu dira.

Unai Eizmendik lortu du txapela Abaltzisketako San Joan jaietan lehenengo aldiz antolatu den frontenis txapelketan. Azpitxapelduna Gorka Senperena izan da, finala 30-24 amaitu ondoren. Hirugarren eta laugarren postuan Egoitz Gorostidi eta Joxe Ramon Mujika geratu dira, atzoko partidan 30-27 bukatu ondoren. Guztira 24 parte hartzaile aritu dira frontoian, horietatik bi emakumezkoak. 15 eta 49 urte artekoa izan da txapelketako partaideen adin tartea.
Gaurkoan, San Joan Eguna, jaietako egun nagusia izango da Abaltzisketan. Besteak beste, erretirodunentzat hamaiketakoa, triki-poteoa, toka lehiaketa, pilota partidak, Mikel Markez eta Erramun Martikorena eta herri afaria izango dira eguneko ekitaldiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!