Hauteskundeak 2015. Emaitzak

Jon Zubizarretak jarraituko du Abaltzisketako alkatetzan

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Herritarrak plataformak 140 boto eskuratu ditu, eta PPk, berriz, bat. Gainontzeko 12 botoak, zuriak izan dira.

Atzo goizean, Jon Zubizarreta botoa ematerako orduan herritarren parte hartzeaz kexu bazen ere, «gustatuko litzaigukena baino baxuagoa da partaidetza», herritarrek babesa eman diote. 140 boto eskuratu ditu Zubizarretak Abaltzisketako alkatetza berrestu ahal izateko, «aparteko sobresaltorik gabe». 12 boto zuri eta PPren boto bat ere izan ziren atzokoan. Iaz antzeko boto kopurua eskuratu zuen (152 boto) Herritarrak zerrendak.

Jon Zubizarretak hirugarren legealdiari ekingo dio, herriaren alde lan eginez, «oso gustura». Zubizarretak gaineratu nahi izan zuen «duela lau urteko emaitzak hobetzea ezinezkoa» dela.

Foru Hauteskundeetarako, berriz, 79 boto EH Bildurentzat izan dira; 62 EAJk lortu ditu; Podemosek, zazpi; Irabazik eta PSE-EEk bana; eta hiru boto txuri izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!