Harituz taldekoen beste prestaketa saio bat

Imanol Garcia Landa 2015eko apirilaren 28a

Harituz bertso taldeko hainbat kide Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako prestatzen ari dira, eta Abaltzisketan egingo dute emanaldia, Alegian egin ondoren.

Apirilaren 29an izango da emanaldia, 20:30ean, Goibegi eraikinean. Bertan izango dira Beñat Iguaran, Mikel Artola, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Haritz Mujika, Oihana Iguaran eta Imanol Irazustabarrena. Gai-jartzaile Iker Iriarte ariko da, txapelketan ere lan horretan ariko dena.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izango diren ariketak egiten ariko dira saioan bertan. Harituzeko kideek jendearen aurrean trebatu nahi dute ariketa horiek eginez, eta horregatik ari dira antolatzen emanaldiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!