Mendizale bat helikopteroz erreskatatu dute Txindokin

Ataria 2015eko martxoaren 10a

Eguerdian, 27 urteko mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzak Txindokin; helikopteroz atera dute mendian gora zihoala orkatila okertu eta gero.

112 SOS Deiak-ek 12:30ak aldera jaso du deia. Mendizale batzuk deitu dute batek orkatila okertu duela eta, ezin zuela aurrera jarraitu esanaz.

Deia jasota suhiltzaileak eta mendiko Erreskate eta Zaintzako Unitateko kideak joan dira Txindokira, Ertzaintzaren helikoptero batekin batera, eta mendizalea atera dute. 27 urteko gaztea Zaldibiakoa da eta Tolosako Asuncion klinikara eraman dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!