Jendeak emandako berotasuna eskertu du Agurtzane Garmendiak

Imanol Garcia Landa 2014ko urriaren 31

Azken aste hauek hunkigarriak izaten ari dira Agurtzane Garmendiarentzat. Abaltzisketako Ostatuaren ardura utziko du igande honetan, azaroaren 2an, eta hainbat ekimen egin dira berari agurra emateko.

Bezero eta herritarrengandik jasotako berotasuna eskertu du Garmendiak. Bi ekitaldi Garmendiak berak prestatu zituen. Horietako bat bezero guztiei eskertzeko izan zen. «Ezustekoa izan zen etorritako jende guztia, tartean Markos Landa aho-soinu jolea». Beste ekitaldia eskolako haur, guraso eta irakasleei egin zien. Hirugarrena, herritarrek Garmendiari berari eskainitakoa izan zen.

Ekitaldi guztiekin, talde bakoitzarekin behar bezala agurtzeko aukera izan du. Ehiza garaia izanik, Garmendia horrela agurtu da: «Usoen gisa, pake-pakean utziko dut ostatua igandean».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!