Aresoko guraso elkartearekin, Txindokiko Itzalara edota igerilekuetara

Ataria 2013ko ekainaren 19a

Aresoko guraso elkarteak irteera antolatu du uztailaren 6rako. Bi aukera jarri dituzte. Bata, Txindokiko Itzalara joatea litzateke. Abaltzisketara autoz joango lirateke, bertatik Larraitzera oinez, eta han abentura parkean ibiliko lirateke, kontuan hartuta, lau urtetik gorakoentzat dela. Gainerako haurrentzat haur parkea ere badago. Beste aukera Iruñeko Arantzadi igerilekuetara joatea litzateke.

Interesa duten aresoarrek eskolako taulan jarritako zerrendan izena eman beharko dute, eta gaur izango da azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!