Azkartasuneko Sega Txapelketan eskualdeko hamar segalari ariko dira

kirola  Berrobi  Tolosaldea  Zizurkil

Azkartasuneko Sega Txapelketan eskualdeko hamar segalari ariko dira

Gipuzkoako giza probako bigarren multzoko lehen fasea jokatuko du Berrobik igandean

Halterofilia, onenak etxean daudenean

kirola  Amasa-Villabona  Zizurkil Onena izateko ez da beti irabazi behar. Batzuentzat, onenak, egunero-egunero ixil-ixilik lanean ibiltzen direnak dira. Eguneroko sentsazioak sentimendu bilakatzen dituztenak. Botatako izerdiak bere fruituak ematen ditu, ondoren. Batzutan, domina itxuran, bestetan, oroitzapen gisa.

Bertso afaria eta mendi ibilaldia

gizartea  Zizurkil Ekainaren 13an, etzi, bertso afaria izango da Iriarte jatetxean, Jon Maia eta Sustrai Colinarekin, 21:00etan.

Zubimusu Ikastola parte hartzearen bidetik irudi bila

gizartea  Amasa-Villabona  Zizurkil 2014-15 ikasturtean Zubimusu Ikastola Kooperatiba Elkartea abian hasiko da Villabona eta Zizurkilen.

Zimiterioko XII. Eskuz Binakako Pilota Txapelketa

kirola  Zizurkil Ziotza Kirol Elkarteak XII. Zimiterioko pilota txapelketa antolatu du. Zizurkilgo elizari atxikita dagoen frontoian jokatuko dira partidak, eta izena emateko epea ekainaren 15era bitarte egongo da zabalik.

Danok Danenakoak dominekin itzuli dira Espainiatik

kirola  Amasa-Villabona  Zizurkil

Espainiako Halterofilia Txapelketak jokatu dira Madrilen azken bi asteburuetan. Danok Danena taldeko pultsulariak bertan izan dira, eta harro egoteko emaitzak ekarri dituzte Villabonako Olaederra kiroldegiko euren txokora. Duela bi aste, junior mailakoak jokatu ziren, eta Goretti Amonarrizek urrezko domina eskuratu zuen. Susana Davila bigarren postuarekin itzuli zen etxera, eta Asier Gallegok laugarren egin zuen.
Horietako batzuk maila absolutuko txapelketan jokatzeko txartela lortu zuten, eta lehia horiek, asteburu honetan izan dira. Emaitzekin gustura agertu dira taldeko pultsulariak. Ospakizunen ondoren, lanera itzultzea tokatzen zaie.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Kulturaz betetako maiatza agurtu dute Iruran eta Zizurkilen

kultura  Irura  Zizurkil Asteburuko ekitaldiekin eman diete amaiera Iruran eta Zizurkilen aurtengo egitarauei

Zizurkilgo kirolariek aukeratuko dute kirolari onenaren saria

kirola  Zizurkil Herritarrek gehien gustatzen zaien argazkia aukeratuko dute egutegirako

Senidetze Egunak nagusi, Aiztondo bailaran

gizartea  Aduna  Zizurkil

Senidetze Egunak nagusi, Aiztondo bailaran

Senidetze Egunak ospatuko dituzte bihar eta etzi, Aiztondo bailaran. Ekitaldi nagusiak larunbatean izango dira; batetik, Zizurkil eta Herrialde Katalanetako Lladó herrien arte senidetzeko ekitaldi nagusia egingo dute, eta bestetik, Adunan, Aiztondo bailararen eta El Salvadorren arteko senidetzeko 21. urteurrena ospatuko dute Adunan. Zizurkilgo Eva Usandizaga Internazionalismo eta Giza Eskubideen Batzordeko burua eta Leire Zubeldia Komunikazio eta Parte Hartze zinegotzia izan dira irratian guzti honen berri ematen.

Sakabanaketaren aurkako aldarria Zizurkilen

politika  Zizurkil

Sakabanaketaren aurkako aldarria Zizurkilen

Sakabanaketaren aurkako salaketa pilotalekuetara eramaten ari da Etxerat elkarteak. Pilotakadaz pilotakada izenburupean Gipuzkoan, eskualdez eskualde sakabanaketaren ondorioak pairatzen dituzten presoen eta euren senideen eskubideak errespetatuak izatea aldarrikatzen ari dira, eta aldarrikapen hori Tolosaldera iritsi da gaur, Zizurkilera, hain zuzen.

Giro polita Zizurkilgo biatloian

Giro polita Zizurkilgo biatloian

kirola  Zizurkil Maiatza Saltsan egitasmoaren barruan, gaztetxoen biatloia antolatu dute gaurko Zizurkil goian. Herriko neska-mutilak gustura aritu dira lasterka nahiz bizikletaren gainean, eta horien gurasoek gertutik jarraitu dute txikien lehia. Bukaeran merezitako hamaiketakoa hartu dute denek.

Gerra Zibileko lehen erresistentzia guneak berreskuratuko dituzte auzolandegian

Historia  Aduna  Asteasu  Tolosaldea  Zizurkil

Gerra Zibileko lehen erresistentzia guneak berreskuratuko dituzte auzolandegian

Uztailaren 7tik 20ra, 18 eta 30 urte arteko gazteei bideratutako barnetegiak izango dira Asteasun, Adunan eta Zizurkilen; izena ematea zabalik dago ekainaren 27ra arte.

AHT Gelditu! elkarlana: "Oraindik ere asko dago egiteko"

gizartea  Hernialde  Tolosa  Tolosaldea  Zizurkil

AHT Gelditu! elkarlana: "Oraindik ere asko dago egiteko"

Abiadura handiko trenaren kontrako Tolosaldeko plataformak bilera deitu du maiatzaren 26rako, astelehena, 19:00etan Tolosako kultur etxean. AHTari ezezkoa "argi eta ozen" esan diote berriz ere, eta gizarteari ematen ari diren irregulartasun eta informazio faltaren inguruan ohartarazi. Horiek horrela, trenaren lanak eragindako zarata, dardara, kutsadura eta abarrez gain, tunel bateko leherketarengatik Olarrain auzoko baserri batean teilak hautsi izana salatu dute; "onartezina da eta salatu nahi dugu, zeren ordu horretan norbait han egon izan balitz, hilik legoke". Zizurkilen gainera, udalaren baimenik gabe hormigoi planta bat jarri dutela esan dute. Amagoia Eskudero elkarlaneko kidea da eta Ataria Irratian izan da hau guztiaz hitz egiten.

Sakabanaketaren aurkako pilotakadak emango dituzte Zizurkilen

Sakabanaketaren aurkako pilotakadak emango dituzte Zizurkilen

kirola  Tolosaldea  Zizurkil Hilaren 24ean, Zizurkilgo pilotalekuan eta Zimiterioan jokatuko dira partidak

Zizurkilgo nigeriarren kulturara hurbiltzeko festa afrikarra

 Zizurkil Maiatza Saltsanen barruan biatloia, festa afrikarra eta Kukai dantza taldea izango dira asteburu honetan

Bi derbi eta hiriburua, herriartekoaren osagaiak

kirola  Alegia  Asteasu  Bidania-Goiatz  Tolosa  Zizurkil

Bi derbi eta hiriburua, herriartekoaren osagaiak

Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketa final zortzirenetan dago. Joaneko partidak bihar eta etzi jokatuko dira, eta eskualdeko bost herri egongo dira ordezkaturik. Lauk elkarren artean jokatuko dute, eta Bidania-Goiatzek hiriburuko pilotariak izango ditu aurrean. Aurreko fasetik Asteasu eta Alegia sailkatu ziren, hurrenez hurren, Lezo eta Amezketa lehiatik at utzita. Alegiak Tolosaren aurka jokatuko du, etxean. Eskualdekoen bigarren derbia Asteasuren eta Zizurkilen artekoa izango da. Bi kanporaketa hauek bihar jokatuko dira, 20:15ean hasita.

'Zoritxarreko babutxak' ipuin kontaketa, Maiatza Saltsaren barruan

kultura  Zizurkil Maiatza Saltsanen kultur egitarauaren barruan “Zoritxarreko babutxak” ipuin kontaketa egin zuten. Oso emanaldi ikusgarria izan zela esan dute antolatzaileek, euskaraz eta arabieraz aritu baitziren. Bertaratutakoak oso gustura egon ziren, ipuina kontatzeaz gain, antzeztu ere egin baitzuten.

Energia jasangarriko proposamenak luzatu dituzte Zizurkilgo haurrek

gizartea  Zizurkil

Energia jasangarriko proposamenak luzatu dituzte Zizurkilgo haurrek

Eskolako Agenda 21en baitan, herriko energia kontsumoa jaitsi eta gutxiago kutsatzea bilatzen duten neurriak proposatu dituzte Pedro Mari Otaño, San Millan eta Ikastolako haurrek.

Espainiatik Zizurkilera etorritakoen omenaldi "erabat arrakastatsua"

gizartea  Zizurkil

Espainiatik Zizurkilera etorritakoen omenaldi "erabat arrakastatsua"

Guztiz bete da Atxulondo kultur etxea 60-70eko hamarkadan Espainiatik Zizurkilera etorri zirenei omenaldia egiteko.

Olaberria, Unanue eta Rodriguez, Emakumeen Gipuzkoako Itzuliko irabazleak

kirola  Amasa-Villabona  Tolosa  Tolosaldea  Zizurkil

Olaberria, Unanue eta Rodriguez, Emakumeen Gipuzkoako Itzuliko irabazleak

Asteburuan egin dute lehen aldiz, Emakumeen Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia. Ostiralean hasi ziren Bergaran, larunbatean Tolosa-Tolosa itzulia egin zuten, eta igandean, Villabona-Zizurkil. Hiru mailatan hartu dute parte, elite, kadete eta jubenilak, eta hauek izan dira irabazleak, hurrenez hurren, Leire Olaberria ikaztegietarra (Bizkaia-Durango), Sofia Rodriguez (Romovi-Rustic Levante) eta Eider Unanue (Caja Rural-Bide Bide).

NABARMENAK

Zorion agurrak