«Euskal Herriko historiari ekarpen bat egiteko modua da auzolandegi hauetan aritzea»

  Historia  Zizurkil

«Euskal Herriko historiari ekarpen bat egiteko modua da auzolandegi hauetan aritzea»

Auzolandegia abiatu zen egunean hitz egin zuen TOLOSALDEKO ATARIAk 23 urteko iruindarrarekin. Esperientzia amaitzear dela «asko» ikasi duela aitortu du.

Gertatu zena argitzeko begi eta eskuak

  Historia  Zizurkil

Gertatu zena argitzeko begi eta eskuak

Aranzadi zientzia elkarteak gidatuta 1936ko gerraren inguruko ikerketa historikoa osatzeko, arkeologia arrastoen bila aritu dira egun hauetan 17 gazte boluntario Zizurkilgo Zarate Aitz mendiaren magalean.

Lubakietara bisita egiteko aukera izango da bihar goizean

  Historia  Zizurkil

Auzolandegietako kideak egiten ari diren lanak aurrez aurre ikusteko aukera izango da bihar, ostirala. 10:00etan jarri dute hitzordua, Joxe Arregi plazan, eta bertatik abiatuko dira lubakiak ikusteko interesa duten guztiak batera Zarate aldera, autoz. Autorik ez dutenak ere lasai azal daitezke, asmoa baita ahalik auto gutxienetan joatea Zaratera, pilaketak saihesteko.

Gerra zibileko aztarnak arakatzen

  gizartea   Hamaiketakoa  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Anoeta  Asteasu  Hernialde  Irura  Larraul  Zizurkil

Gerra zibileko aztarnak arakatzen

Hamaiketakoan, Ataria irratian, Aiztondo bailaran eta Anoetaldean bildutako albisteak jaso ditugu. Aurreko astelehenean Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo udalerriek bultzatu eta Aranzadi zientzia elkarteak antolatzen dituen auzolandegiak jarri ziren martxan. Gerra Zibilean, tropa kolpistei aurre egiteko hiru herrietako mendietan eraiki zen erresistentzia frontea ikertzen jardungo dute. Auzolandegietako koordinatzaile Manex Arrastoa zizurkildarrarekin izan gara eta bide batez, auzolandegien barruan hitzaldia eskainiko duen Esti Amenabarro historiagilearekin. Horrekin batera, festa parekideagoak lortu eta eraso sexistak ekiditeko protokoloa osatzeko Anoetan eta Zizurkilen burutzen ari diren parte hartze prozesuak eta raketisten inguruan Asteasun osatu duten erakusketa ere aipatu ditugu.

Luze eta mantso

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia   Pasahitza

Luze eta mantso

Animoak bidali nahi dizkiet AHTak kaltetutakoei eta milioiak eta milioiak kostatzen ari den proiektu honetan lan baldintza negargarrietan lanean ari diren hainbeste langile azpikontratatuei. AHTagatik guztiok ordaindu behar izango dugun gastu ekonomiko eta ekologikoaz gain, prozesu luze eta mantso honetan hainbat herritarrek jaso dugun tratua AHTa bera bezain zapaltzailea izan da.

Lubakien arrastoari segiko diote

  Historia  Zizurkil

Lubakien arrastoari segiko diote

Hamazazpi gazte ari dira egunotan Aranzadik gidatuta Zarate Aitzen indusketak egiten, Zizurkil, Asteasu eta Adunako udalek bultzatuta 36ko gerrako memoria historikoa berreskuratzeko proiektuaren barruan.

«Hemen enfrentamendua egon zen eta hori aztertzea interesatzen zait»

  Historia  Zizurkil

«Hemen enfrentamendua egon zen eta hori aztertzea interesatzen zait»

Iruñeako da, 23 urte ditu eta Historia ikasketak burutzen ditu. Aurretik Aranzadirekin lan egin izan du beste zenbat aztarnategitan.

«Aurretik parte hartu zuten lagun baten bidez jakin nuen auzolandegi horren berri»

  Historia  Zizurkil

«Aurretik parte hartu zuten lagun baten bidez jakin nuen auzolandegi horren berri»

Madrildik lehen aldiz iritsi da Euskal Herrira, 19 urte dituen Arkeologia ikaslea.

Egitaraua

  Historia  Zizurkil

Atzera bueltarik ez

  Hezkuntza  Abaltzisketa  Zizurkil

Atzera bueltarik ez

Zizurkilgo San Millan eskolan eta Abaltzisketako Txalburu eskolan martxan izan duten '100 lengoaia, 11 esperientzia' proiektuaren balantzea egin dute.

Joseba Otaegik lehen mailarako jauzia egin du

  kirola  Zizurkil

Joseba Otaegik lehen mailarako jauzia egin du

Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketaren finala irabazi du zizurkildarrak; Jexuxmari Mujika ibartarra bosgarren geratu da.

Ura gara gu eta ura da lurra

  gizartea   Hamaiketakoa  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Anoeta  Asteasu  Hernialde  Irura  Larraul  Zizurkil

Ura gara gu eta ura da lurra

Aurreko astean Anoetan ikastolak eta udalak antolatutako hitzaldian izan zen Iñaki Antiguedad EHUko irakaslea uraren inguruko hainbat azalpen ematen. Gai horretan sakondu nahi izan dugu hidrologian eta geologian aditua den bizkaitarrarekin. Horrekin batera, joan den ekainaren 10etik zabalik dagoen Asteasuko igerilekuan tabernaren ardura daraman Mila Eizagirrerekin hitz egin dugu.

'100 lengoaia, 11 esperientzia' proiektuaren ondorioak azaldu dituzte

  Hezkuntza  Abaltzisketa  Zizurkil

'100 lengoaia, 11 esperientzia' proiektuaren ondorioak azaldu dituzte

Zizurkilgo San Millan eskolan eta Abaltzisketako Txalburu eskolan azken hiru urteetan martxan izan duten proiektuaren berri eman dute Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Etxaburua eta Gabirondo txapeldun Gipuzkoakoan

  kirola  Zizurkil

Etxaburua eta Gabirondo txapeldun Gipuzkoakoan

Gipuzkoako emakumezko eta gizonezko azkartasuneko sega txapelketa jokatu zen igandean Zizurkilen. Emakumeetan txapelduna Alatzne Etxaburua izan zen, Alaitz Imazen aurretik. Gizonezkoetan Julen Gabirondok jantzi zuen txapela, Peio Argaiaren aurretik.

Ekainaren 28aren bezperetan, 'Soinekoa' gutuna

  gizartea   Hamaiketakoa  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Anoeta  Asteasu  Hernialde  Irura  Larraul  Zizurkil

Ekainaren 28aren bezperetan, 'Soinekoa' gutuna

Aiztondo bailaran eta Anoetaldean bildutako uztarekin osatu dugu gaurko Hamaiketakoa. Besteak beste, aurreko asteazkenean Anoetan 'Neskatoak' dokumentala eskaini zuen Jon Abrilekin izan gara eta Amina Chaairi Marokon jaiotako artistarekin hitz egin dugu. Asteasuko San Pedroei begira jarri eta Aiztondoko X. Gutun lehiaketan, helduen kategorian bigarren saria eskuratu zuen 'Soinekoa' ipuina entzun dugu, Ainhoa Elizondo egilearen ahotsean. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin eta Mintzola ahozko lantegiarekin batera landu duen gaia ere hizpide izan dugu.

Zizurkilek, ez du finala jokatuko

  kirola  Zizurkil

Zizurkilek, ez du finala jokatuko

Ez, ezin izan dute Zizurkilgo pilotariek Oiartzungo taldea garaitzea lortu. Zizurkilgo frontoia bete-bete egin da lehen partida jokatzen hasterako eta ez zaie herritarren babesa falta izandu. Kadeteetan irabazi egin dute zizurkildarrek baina jubenil eta nagusien mailan galdu. Tanto gorabeheragatik oiartzuarrak sailkatu dira Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finala jokatzeko, datorren larunbatean, Azpeitiaren aurka.

Pintaketak ezabatzeko eskatu du PSE-EEk

  politika  Zizurkil

Pintaketak ezabatzeko eskatu du PSE-EEk

Euskal presoen Euskal Herriratzea eskatu eta torturaren aurkako pintaketak Joxe Arregi plazan, futbol zelai ondoan eta Aurrera plazan daude. "Adierazpen askatasuna errespetatu arren", Jose Antonio Sanchez zinegotzi sozialistak pintaketak kentzeko eskatuko dio EH Bilduko Joxe Mari Luengo alkateari, "elkarbizitza demokratikoaren oinarrizko arauak urratzen dituztelako".

Ikasleen San Joan sua

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

EGILEA: UNAI MENDIZABAL

GAIA: Betroiarena.

Jon Kepa Kortajarena Iruñean nagusi

  kirola  Amasa-Villabona  Zizurkil

Jon Kepa Kortajarena Iruñean nagusi

Pasa den larunbatean, ekainaren 17an, Euskal Herriko Kadeteen Ligako jardunaldia jokatu zen Iruñean.

Maroko, emakumea eta artea, batuta

  kultura  Zizurkil

Amina Chaairi (Tetuan, 1983) artistaren lanak ikusgai izango dira Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gelan, uztailaren 7ra bitartean eta egun horretan kuxinak egiteko tailerra eskainiko du bertan.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

NABARMENAK

Zorion agurrak