Hiri altzarien estanpazio tailerra larunbatean Gaztezulon

Une honetan Plazida Otañon erakusketa jarria duen Andoni Robles artistaren eskutik izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Bederatzi urtetik gorako edozein gaztetxok hartu ahal izango du parte. Hiriko hainbat elementu margotu ahal izango dute gaztetxoek, eta margotutako elementu horiekin, kamisetak eta oihalezko poltsak estanpatu. Kaleko artegintza eta serigrafia lantzeko aukera bikaina izango da.

Bestalde Zizurkilgo Gaztezulok udako programazio oparoa prestatu du. Ekainerako eta uztailerako programazioak prestatu ditu eta Gaztezulon bertan edo Zizurkilgo udal bulegoetan eman behar da izena.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!