ZERBITZUAK / Komunikabideak

Tolosaldeko Ataria

Deitu! 943655695

Tolosaldeko Ataria San esteban, 20
Tolosa
Tel.: 943655695
http://www.ataria.eus

 

Tolosaldeko Ataria euskaraz diharduen tokiko hedabide multimedia da.

Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean burutzen du bere jarduna, Tolosako San Esteban auzoko 20 zenbakian du egoitza, eta eskualdea osatzen duten 28 herrietako herritarren jakin-mina eta komunikazio premiak erarik profesionalenean asetzea du helburu nagusia. Hori bai, euskaratik eta euskaraz!

Hedabide proiektu honek 2013ko urrian eman zituen lehen urratsak. Galtzaundi astekaria, Tolosaldeko Hitza egunkaria eta Txolarre irratiaren bateratzetik sortua da eta, esan bezala, eskaintza multimedia osatu du, gizartearen eskakizunetara egokitzeko ahalegina eginez.

Hiru adar ditu hedabideak eta guztietan egiten dute kazetariek beren ekarpena: 

- Ataria.eus interneteko ataria.

- Tolosaldeko Ataria papera.

- Ataria irratia, 107.6 FM eta 105.0 FM.

WWW.ATARIA.EUS
WWW.ATARIA.EUS
EGUNKARIA - ASTEKARIA
EGUNKARIA - ASTEKARIA
107.6 FM - 105.0 FM
107.6 FM - 105.0 FM
TOLOSALDEKO ATARIA
TOLOSALDEKO ATARIA