Autoen erabilera partekatuari buruzko hitzaldiak martxan

Tolosaldea Garatzenek, Eusko Car Sharing elkartearekin elkarlanean, hitzaldi zikloa antolatu du 10 herritan. Tolosaldean autoak partekatzea eredu duen funtzionamendua azaldu eta txertatzeko aukerak aztertzeko.

Car sharing-a, autoaren jabe izan gabe, modu antolatu batean herritarren arteko autoen erabilera partekatua sustatzen duen eredua da. Horrela, auto bera jende gehiagok erabili dezake, eta ordukako tarifa bat ordaintzea da xedea, auto bat erosi behar izan gabe.

Mugikortasun jasangarria ardatz estrategikoa da eskualdearentzat. Udalekin informazioa eta ikuspuntuak elkartrukatu ondoren, zerbitzuak martxan jarri, eta zerbitzu horien ereduak definitzeko lanketa abiatuko da orain. Hori dela eta, hitzaldi ziklo bat antolatu da herriz herri, herritarrek formatzeko eta kontzientziako aukera izateaz gain, beraien beharrak eta interesak jakinarazi ahal izateko.

Hitzaldi zikloen ordutegia:

  • Urtarrilak 24
    • Asteasu, Udaletxea. 18:00
  • Urtarrila 26
    • Zizurkil, Plazida Otaño liburutegia. 19:00
  • Urtarrilak 31
    • Aduna, Kultur aretoa. 18:00
  • Otsailak 1
    • Ibarra, Udaletxeko pleno aretoa. 18:00
  • Otsailak 2
    • Tolosa, Kultur etxea. 18:00
  • Otsailak 7
    • Altzo, Batzarremuño. 18:00
  • Otsailak 8
    • Berastegi, Udaletxeko erabilera anitzeko gela. 18:00
  • Otsailak 9
    • Irura, gela borobila. 18:00
  • Otsailak 15
    • Alkiza, Fagus Alkiza. 18:00

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!