EH Bilduk itzalaldian parte hartzeko deia egin du

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 2a, 13:01

EH Bilduk Gipuzkoa mailako batzarra egin du gaur, Tolosako Topic zentroan. Hitzordua baliatu du ere Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako indar subiranistek argiaren prezioaren igoeraren aurka urriaren 8rako deitutako itzalaldian parte hartzeko eskatzeko.

Gurutze Etxezabal Iturrioz EH Bilduko Tolosaldeko arduradunak esan du Gipuzkoako guztiko 100 bat hautetsi, militante eta zerrendaburu bildu direla gaur Tolosan. "Bertan Gipuzkoak gaur egun dituen epe motzeko eta epe luzeko erronkak landu ditugu oinarriarekin eta aurrera begira herri batzarrak egingo ditugu ideia hauek elkarbanatzeko. Herritarrei dei egiten diegu batzarretan parte hartzeko eta ideiak elkarbanatzeko", gehitu du.

Urriaren 8rako deitu duten itzalaldian parte hartzeko eskatu du ere Etxezabalek. 22:00etatik 22:30era izango da eta Espainiako estatuko enpresa elektrikoak argindarraren prezioarekin egiten ari direna salatzeaz gain, Euskal Herriak subiranotasun energetikoa behar duela aldarrikatuko dute.

"Enpresa elektrikoei nahikoa dela esateko ordua da. Bada garaia erakusteko gure herrian ez dugula uzten gehiengoaren eskubideekin jolasten, energia arrazoizko prezioan eskuratzea oinarrizko eskubidea delako, gutxi batzuek poltsikoak betetzen dituzten bitartean". Itzalaldiarekkn batera lapiko.jotzea egiteko deia egin du koalizioak, horrela ozen salatzeko Espainiako alderdi nagusiek ez dituztela geldiarazten "argindar elektrikoen botere eta diru nahiak". "Ez dugu ahaztu nahi alderdi horietako ordezkari esanguratsuak daudela enpresa elektrikoen administrazio kontseiluetan".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!