Gehigarria: edergintza

Haurren  erosotasunerako

Tolosaldeko Ataria 2021ko api. 7a, 09:59

Ia 20 urte daramatza zabalik Noor dendak. 20 urte, haurren arroparekin lanean. Orain gutxi, Korreo kaleko 8. zenbakitik 18. zenbakira aldatu berri dira eta orain arte bezala eskaintza zabalarekin jarraitzen dute lokal berrian ere. Haurrentzako arropa aurki daiteke, neskato zein mutikoentzat.

Egunerokoan erabiltzeko oinarrizko jantziak ditu batetik, baina baita ospakizunetara begira, eleganteagoak direnak ere. Haurren erosotasuna bilatzen dute gehienbat, eta orokorrean, arropa koloretsuak dira nagusi dendan, kolore guztietakoak, zaindutako kalitatean eta prezioan. 

Arropaz gain, haurrentzako oinetakoak ere badituzte eta baita osagarriak ere. Galtzerdiak, pijamak, bodyak, ilerako apaingarriak eta beste saltzen dituzte. 0 urtetik hasi eta 16 urtera bitarteko neurriak dituzte arroparen kasuan. Beste marken artean, Losan, Zippy edo Energiers aurki daitezke eta oinetakoen kasuan, berriz, Lois edota Mustang markak, besteak beste.  

Bezeroek eskatzen duten hori kontuan izaten dute arropa saltzerako garaian. Gertukoak dira eta komertzio txikia izateak eta tratu pertsonalizatua eskaintzeak erakutsi die hori. Baina baita urteek emandako esperientziak ere. 

  • Helbidea: Korreo kalea, 18 (Tolosa)  
  • Telefono zenbakia: 943 67 05 22 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!