Gehigarria: edergintza

Jeans galtzen aukera zabala

Tolosaldeko Ataria 2021ko api. 6a, 09:59

Jeans galtzak dira Peage dendako puntu indartsuenetako bat, arrakasta gehien dutenak dira. Emakume zein gizon, publiko zabalarentzat begira egiten dute lan, sport estiloan. Oinarrizko jeansak nahi dituenak topatuko ditu Peagen, baina tendentzia jarraituz, mota ezberdinetako jeansak ere aurki daitezke: pitilloak, kanpanak, boyfriend-ak... estilo anitzak dituzte. 

Look-a osatzeko, jeansez gain, gerriz gorako jantziak ere badituzte; kamisetak, alkandorak, poloak, blusak, jertseak, txaketak eta beste. Emakumeetan, esaterako, azkenaldian kamiseta motzak ari dira nabarmentzen gehien, eta gizonezkoetan, poloak eta galtza txinatarrak bezala ezagutzen direnak ari dira arrakasta izaten.
 
Levis, Replay, G-Star edota Diesel bezalako markekin egiten dute lan, linea horretan, jantzien kalitatea eta bezeroen erosotasuna kontuan hartuta. Jantzien ehunei asko begiratzen die; gehienek elastikoetara jo ohi dute, baina badute bestelakorik dendan. Oinetakoak ere badituzte, eta baita osagarriak ere: gerrikoak, biserak, galtzerdiak eta galtzontzilloak, besteak beste. 

Laguntza eta orientazioa eskaintzen dituzte bertan lan egiten dutenek. Estilo ezberdinak ikusteko eta probatzeko aukera zabalik dute, dendara gerturatzen den edonorentzat. 

  • Helbidea: Emeterio Arrese kalea, 5 (Tolosa)  
  • Telefono zenbakia: 943 69 80 49    
  • Facebook: Peage 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!