Gehigarria: edergintza

Begirada zaintzen

Naiirak ateak zabaldu zituenetik bezeroen begiradari eman izan dio garrantzi gehien. Azkenaldian, bekainetako, eyeliner eta ezpainetako mikropigmentazioa ari dira gehienbat lantzen. Bertan egiten dute, bertakoek. Tatuaje baten sistema berdina da, orratz baten bidez tinta azalean sartzen da eta horrela, makillaje iraunkor bat bezalakoa da, gehienetan, efektu naturala lortuz. 

Bekainak galdu edo forma berreskuratu nahi duenak, beraz, badu Naiiran lekua. Azalaren arabera, urtebete edo urte eta erdi ingururako bekainak tintaz margotzen dira. Bakoitzaren gustuak kontuan hartuta, bekain naturalak lortu daitezke, eta markatuagoak nahi dituenak ere izango du horretarako aukera. Naturaltasuna emateko, ilez ileko teknika erabiltzen dute, ilearen norabidea eta kolorea kontuan hartuz. Eta bestetik, bekain markatuak eta kolore gehiagorekin nahi direnean, itzalaren teknika erabiltzen dute. Naiiran, gehienbat, biak bateratuta egiten dute lan, ilez ile eta itzalak marraztuz. 

Bekainez gain, eyeliner permanentea ere eskaintzen dute. Hau ere, orratz bidez egiten da, nahi den forma eta zabaleratakoa, eta honek ere urte eta erdi ingurura arte irauten du. Ezpainekin ere berdin. Orratzen bidez, ezpainei kolorea ematen zaie. Delineatua egin eta ezpain guztia kolorez betetzen da. Horrela, asimetriak ere definitzen dira eta ezpain polit bat ikustea bilatzen da, ezpain naturalak izatea. 

Gainerakoan, estetikako beste zerbitzuekin ere egiten du lan: aurpegiko tratamenduak, laserra, hari bidezko zein argizari bidezko depilazioa, betileen luzatzea eta liftinga, makillajeak eta beste. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!