Gehigarria: edergintza

Sortze prozesua kontuan

Tolosaldeko Ataria 2021ko api. 3a, 09:59

Komertzio txikietan kontsumitzearen aldeko apustua bultzatu nahi dute Kimetz eta SKFK dendetan. Bezeroak kontziente izatea nahi dute zer erosten duten, nondik datorren, prozesua nolakoa izan duen.

Izan ere, hiru euroko kamiseta bat erostean, ezinezkoa da merkatura iristeko prozesu horren atzean baldintza guztiak bermatuta izatea; langileak ondo ordainduta, ingurugiroa zainduta... hor norbaitek galdu behar du. Etorkizunerako zer nahi dugu? galdetzen dute Kimetzen eta SKFKn. 

Horren jakitun dira, atzean badakite zer dagoen, beraz, Kimetz eta SKFK dendetarako, gizonezkoenerako zein emakumezkoenerako, ahal dela jasangarriak diren markekin egiten dute lan, kontzienteki aritzen dira; besteren artean, SKFK, Ecoalf edo Bask in the Sun bezalako markekin, esaterako. Arropaz gain, oinetakoak eta osagarriak ere aurki daitezke. Bertakoa zaintzen dute, bertako markei ere lekua eginez, marka berriak laguntzeko. Irekita daude gertuko markak saltzeko. 

Orain, gainera, produktuak online erosteko aukera ere zabaldu dute kimetz.eu webgunean. Hala ere, dendetara joan nahi duena esku zabalik hartuko dute. Bezeroei eskerrak eman nahi izan dizkiete azken urtean jaso duten babesagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!