Gehigarria: edergintza

Zabaldu hegoak edertasunari

Tolosaldeko Ataria 2021ko api. 1a, 19:59

Izen aldaketa baten ondoren, haize berriekin eta berrikuntzekin hasi du urtea Vitalis estetika zentroak. Adituak dira depilazioan eta aurpegiko zein gorputzeko tratamenduetan.

 Eta edertasuna ulertzeko modu ezberdinetara irekiak daudenez, zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dituzte. Tratamendurik eraginkorrenak lortzeko, gakoa da Vitalisen lantaldea osatzen duten maila altuko profesionalen aholkularitza, pertsona bakoitzaren baldintza eta helburuetara egokitu dadin aplikatu beharreko tratamendua. 
Puntako azken teknologiak dituzte, tartean Euskal Herri osoan beste inon topa ez daitezkeen aparatuak. Eta kontzentrazio maila altuko kosmetika produktuak baliatzen dituzte teknika ezberdinekin uztartu eta emaitzak borobiltzeko. Hiru ardatz nagusitan barnebiltzen dira estetika zentroan eskaintzen dituzten zerbitzuak:

Laser depilazioa
Laser bidezko depilazioari dagokionean, edozein larruazal edo ile mota tratatzeko gaitasuna du Vitalisek hiru uhin konbinatuko laserrari esker: Alejandrita, Diodoa eta Neodimio-Yag-a. Era berean, indar handiko zero azpiko hozte-sistema duen laser aplikagailua dute. Bi ezaugarri horiek dira zentroaren bereizgarri nagusiak; pertsona bakoitzaren beharretara egokitu eta mina ia erabat desagerraraztea ahalbidetzen dutenak. Laser depilazioari dagozkion prezio orokorrak ondorengoak dira, saio bakoitzeko: gune txikietarako 20 euro, gune ertainetarako 35euro, gune handietarako 50 euro eta XL guneetarako 75euro.

Aurpegiko tratamenduak
Larruazalaren diagnostikorako sistema baten bidez, aurpegiko —zein gorputzeko— azalaren egoera aztertu, eta horren arabera, bezero bakoitzarentzako onuragarriena den tratamendua aholkatzen dute. Izan ere, gorputzeko atalik delikatuena da aurpegia eta, beraz, zaintza eta arreta berezia eskatzen du.Aurpegiko garbiketa mota ezberdinez gain, adinaren aurkako tratamenduak ere eskaintzen dituzte, zahartze prozesuen identifikazioa, prebentzioa eta leheneratzea helburu dutenak. Honela, zimurrak ezabatu, ahultasunaren garapena geldiarazi eta hidratazioa zein argitasuna ematen dizkio tratamenduak aurpegiko azalari.Aurpegiko garbiketek eta tratamenduek 45 eurotik aurrerako kostua dute.

Gorputz birmoldaketa
Norberak eduki nahi duen gorputza izateko erabiltzen dituzten teknikek inestetismoak prebenitu, hobetu eta zuzentzen dituzte. Eta, beraz, tratamendu berritzaile horiekin gehiegizko pisua, grasa lokalizatua, zelulitisa eta biguntasuna lantzen dituzte. Erredukzioa, birmoldaketa eta erreafirmazioa lortzeko erabiltzen dituzten teknikak ondorengoak dira: ultrasoinuak, radiofrekuentzia, vacumterapia eta infragorriak. Prezioak 30 eurotik abiatzen dira.

Tolosan eta Beasainen

Tolosan eta Beasainen ditu bere zentroak Vitalisek. Batean zein bestean, tratu pertsonalizatuaren eta giro goxoaren bidez, etxean bezala sentituko zara, tratamendurik eraginkorrenez gozatzen duzun bitartean. Zabaldu hegoak edertasunari!

  • Helbidea: San Frantzisko pasealekua, 24 (Tolosa) eta Dolare kalea, 1 (Beasain) 
  • Telefono zenbakiak: 943 903 664 eta 645 698 533 (Tolosa) / 943 041 715 eta 625 592 938 (Beasain) 
  • Webgunea: vitalis.eus  
  • Posta elektronikoak: tolosa@vitalis.eus / beasain@vitalis.eus    
  •  Instagram: @vitalis_beasain_tolosa    
  •  Facebook: @vitalisBeasainTolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!