(H)ari Naizela 200. saioa

Villabonako saiorako sarrerak salgai

Tolosaldeko Ataria 2021ko ots. 19a, 18:59

Villabonako Gurea zineman izango da saioa, otsailaren 26an, ostiralean, 19:00etan. Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto izango dira bertsotan, eta Imanol Artola Felix gai jartzaile lanak egiten. Bertarako sarrerak hemen eros daitezke.

Ataria Irratiko (H)ari Naizela irratsaioa Imanol Artola Felixek gidatutako bertsolaritzaren inguruko saioa da. 2016ko urtarrilaren 17an egin zuen lehen irratsaioa eta ordutik, asteazkenero Ataria Irratian entzuteko aukera izaten da. Martxoaren 3an 200. saioa egingo du eta ospatzeko bertso saio berezia antolatu dute otsailaren 26rako. Uhinak izango da saioaren tematika.

Irratsaioa, Ataria Irratiaren, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen topagunearen eta Xenpelar dokumentazio zentroaren hitzarmen baten fruitu da eta bertso saio berezia ere elkarlanen horretatik sortutako ekimena izango da. Villabonako Gurea zineman izango da saioa, otsailaren 26an, ostiralean, 19:00etan. Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto izango dira bertsotan, eta Imanol Artola Felix gai jartzaile lanak egiten.

Sarreren informazioa

  • Sarrera bakoitza 10 euroan izango da.
  • Sarrerak lotura honetan eros daitezke.
  • Aldiko 3 sarrera erosi ahalko dira gehienez. Modu horretan jende pilaketak saihestuko dira.
  • Azken betebeharren arabera, eta momentuz horrela izaten jarraituko duela ematen duenez, Amasa-Villabonarekin mugakideak diren herrietako bizilagunak ere bertaratzeko aukera izango lukete.
  • Segurtasun neurriak direla eta, Gurea zinemako aforoa mugatua izango da eta 140 lagun ingururentzako lekua egongo da. Bertara joaten direnek, indarrean dauden osasun neurri guztiak bete beharko dituzte.
  • Sarrera guztiak zenbakituak izango dira, beti ere sarrerak agortzen diren arte; hala balitz, Ataria-k horren berri emango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!