Ataria Bertso Jaialdia 2021

Ataria bertso jaialdia Internetez ikusteko aukera

Tolosaldeko Ataria 2021ko urt. 15a, 07:59

Segurtasun neurriak direla eta, gehienez 400 lagunek jarraitu ahal izango dute saioa Leidorren bertan, baina Ataria-k ez du inor kanpoan utzi nahi eta streaming bidez eskainiko du ere.

Aurtengo egoera dela eta, nahiz eta pertsona erdiak sartu Leidorren, saioa jarraitzeko aukera zabaltzeko ahaleginak egin ondoren, bestelako bideak irekiko ditu Ataria-k bertaratu ezin direnek ere jarraitu dezaten.

Tolosaldeko Ataria-ren webgunean ikusi ahal izango da saioa eta hau Bertsozale Elkartearekin eta ETBrekin elkarlanean egingo da. 18:00etan bertan ikusi ahal izango da beraz, ataria.eus webgunean. Era berean, Ataria Irratiak saio guztia emango du zuzenean eta 107,6 fm bidez eta ataria.eus/irratia bidez entzun ahal izango da. Datorren astean zehar saio guztia igoko du Ataria-k bere webgunera lasai eta edozein momentutan ikusi ahal izateko.

Erlazionatuak

Berezietan bereziena

Tolosaldeko Ataria 2021 urt 15 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!