Maialen Lujanbioren hitzaldia, bihar,  Topic aretoan

Tolosaldeko Ataria 2020ko abe. 2a, 11:57

Euskaraldiaren aitzakian sormenaz eta hizkuntzaz «ozen pentsatzen saiatuko» dela esan du bertsolariak; saioan parte hartzeko gonbidapenak jaso daitezke oraindik.

Galtzaundi Euskara Taldeak bi hitzaldi antolatu ditu Euskaraldiaren harira. Lehena pasa den astean izan zen eta bigarrena bihar izango da.  Maialen Lujanbio ariko da eta sormena eta hizkuntza izango ditu hizpide Hemendik joaten da mundura? Hizkuntzaz eta sorkuntzaz kontu batzuk izenpean. Hitzaldia 18:30ean izango da, baina ez Tolosako kultur etxean, hasiera batean iragarri moduan, Topic-eko areto nagusian baizik. «Hizkuntzaz, euskaraz sortzeaz, kultur munduaz edo gure -gintzaz ariko naiz; letragintzaz eta bertsogintzaz, oro har. Panorama nola ikusten dudan esaten saiatu naiz, nire bizipenetik eta nire ibilbidetik. Hori da hitzaldiaren gakoa, laburbilduz», esan du Maialen Lujanbiok.  Finean euskarak mundurako balio ote duen erantzuten saiatuko da, batzuk zalantza egiten baitute: «Ozen pentsatzen saiatuko naiz».

Kultur etxeko aretoa txiki geratu da eta Galtzaundik sarrera gehiago eskura jartzea erabaki du, horregatik egingo dute Topic-en.Sarrerak doakoak dira eta Tolosako kultur etxean edo Galtzaundiren egoitzan eskuratu daitezke.

‘Belarriprestak’
Geroz eta gertuago dago Euskaraldiaren bigarren edizioaren bukaera, ostiralean amaituko da ariketa. Aurten ariguneek izan dute garrantzia berezia, baina horrek ez du esan nahi belarriprest eta ahobiziek. Norbanako bezala ahobizi edo belarriprest izanda parte hartzen dira herritarrak eta taldean parte hartzeko aukera eman dute ariguneek. 

Ikaztegietako Tarba da Tolosaldean belarriprest bezala izena eman dutenetako bat. Eta argi du zergatik hartu duen parte ariketan: «Niri euskaraz egitea nahi dut». «Euskaraldiari esker argi gara modu batean edo bestean, hizkuntza hori zaintzen», esan du 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!