Palestinaren aldeko deialdia

Tolosaldeko Ataria 2020ko aza. 26a, 11:57

Euskal Herriko hainbat herritan Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioak egingo dituzte larunbatean, azaroak 28, BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) mugimenduak deituta. Tolosa izango da herri horietako bat; 12:00etan elkarretaratzea egingo dute, Trianguloan.

Elkarretaratzean herri palestinarrari elkartasuna adieraziko diote, baina eskaera zehatza egingo diote CAF enpresari: «Israelen kolonizazioaren konplize izateari uzteko exijitu behar diogu. Palestina ez baitago bakarrik eta sionismoaren konplize ez den Euskal Herria nahi dugu. Hori da historiaren alde zuzena». Izan ere, CAF enpresa aukeratu zuen Israelek tranbia sare baten hedapena garatzeko. «Sare horrek Jerusalem eta Israelgo kokaguneak lotzen ditu Palestinako lurralde okupatuan. Kokagune horiek legez kanpokoak dira zuzenbidearen arabera eta hala berresten dute Nazio Batuen hainbat ebazpenek, Gorteak, Nazioarteko Justizia Batzordeak, Genevako Konbentzioak eta nazioarteko giza eskubideen aldeko talde batzuk ere».

Erlazionatuak

Palestinarrei elkartasuna, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Manu Odriozola Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista 2020 aza 26 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!