Bakartxo Tejeria izendatu dute Eusko Legebiltzarreko presidente

Argazkia: Eusko Legebiltzarra

Bakartxo Tejeria aukeratu dute gaur, hirugarren aldiz jarraian, Eusko Legebiltzarreko presidente. Gehiengo osoa lortu du EAJren 31 legebiltzarkideen eta PSE-EEren 10 legebiltzarkideen aldeko botoekin.

EAJko Gipuzkoako zerrendaburua izan zen Tejeria. Larraulgoa jaiotzez, egun Donostian bizi da. Zuzenbidean lizentziatua da. Abokatu lanetan aritu izan da eta Villabonako bake epailea izan zen. Villabonako zinegotzi bezala hasi zen politikagintzan, eta 2003-2007 legegintzaldian bertako alkate izan zen. 2001. urteaz geroztik da legebiltzarkidea, eta azken bi legegintzaldietan Eusko Legebiltzarreko presidentea izan da. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!