Babestutako edukia

"Loreen munduan sartzeko aukera eman zidan"

Tolosaldeko Ataria 2020ko eka. 4a, 19:58

Maitane Alonso. Fraisoro Eskola.

Zergatik aukeratu zenuen Lanbide Heziketa?

Loreen mundua dut gustuko eta horri begirako ikasketak burutu nahi dituen, eta hemen inguruan, Fraisoro da aukera hori eskaintzen duen bakarra.

Zer moduz Erasmus esperientzia? Non egon zinen eta zertan? Zer eman dizu?

Erasmuseko esperientzia oso ona izan zen. Urteak pasata, konturatzen naiz zein zorte ona izan nuen eta esperientzia hartzeko aukera eman zidala. Momentuan bertan ez zara konturatzen, baina kanpoko jendearekin zure sektorean lana egitea oso baliagarria da; ideiak ematen dizkizu, lan egiteko modu berriak ikusi ahal dituzu... Etorkizunean erabili ditzakezun esperientziak dira. Italiako Pistoyan egon nintzen, lore-saltzaile bezala, loradenda batean.

Zer bide hartu duzu beka amaituta? Baliagarria izan zaizu?

Erasmusetik etorri eta gero, curriculum on bat prestatu nuen, eta lan bila hasi nintzen, zorionez momentuz, loreen munduan ibili naiz hainbat enpresatan.

Zer esango zenuke Lanbide Heziketari buruz? Gustura zaude egindako aukeraketarekin eta lortu duzunarekin?

Baliagarria izan zen niretzat eta ikasketak egin eta gero formatzen jarraitu dut hainbat ikastaro eginaz. Mundu honetan hasteko aukera eman zidan Fraisoroko prestakuntzak.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!