Andoni Goikoetxea preso politiko gazteluarrak baraualdia egingo du Patxi Ruizekiko elkartasunez

Tolosaldeko Ataria 2020ko mai. 29a, 10:57

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko Eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez bihar egingo du 24 orduko baraualdia. Ondoren, igandetik aurrera, txapeo mugagabean sartuko da preso politiko gazteluarra.

Patxi Ruiz preso politikoa, gaur, bere 19. eguna betetzen ari da gose greban. Hauei, lehenengo hamabai egunetan egindako egarri greba gehitu behar zaie. Amnistiaren aldeko mugimendutik atzo jakinarazi zutenez, preso politiko txantrearrak erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta: "Gose eta egarri grebaren ondorioz, nahiko mingarriak izaten ari diren zauriak atera zaizkio mihian (mihi fisuratua delakoa) eta momentuz ez diote horretarako tratamendurik eman. Konfiantzazko medikua kartzelako medikuekin kontaktatzen saiatzen ari da Patxiri egin beharreko hainbat froga eta tratamendu aholkatu nahian, baina ez du erantzunik jasotzen. Fax bidez utzi du bere gomendioen arrastoa".

Patxi Ruizi elkartasuna azaltzeko, Mobilizazio Egun Nazionala deitu dute biharko. Euskal Herriko hainbat herritan ekimenak egingo dituzte goizean. Arratsalderako, hiriburuetan manifestazioak deitu dituzte. Donostiakoa 20:15ean abiatuko da Boulebarretik.

Kartzeletan eta kalean

Patxi Ruizen egoera larriaren aurrean, elkartasuna azaltzeko ekitaldi ugari antolatu dira 19 egun hauetan, bai espetxeetan eta baita kalean ere. Andoni Goikoetxea preso politikoa, Palenciako espetxetik, kartzeletako ekimenetara batu da. AAM-tik ondorengo zerredan zabaldu dute:

Kartzelan:

  • Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).
  • Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).
  • Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.
  • Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.
  • Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.
  • Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.
  • Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.
  • Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.
  • Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastian bost eguneko gose greba burutzen ari da Murcia II-ko kartzelan. Asteazkenean Mikel San Sebastianek amaiera eman zion 5 eguneko gose grebari.

Kalean:

  • Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.
  • Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. Asteazkenean bukatutzat eman zuten 9 egun eta gero.
  • Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote.
  • Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.
  • Maiatza 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakatuko dituzte euren artean, bost egunez.
  • Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Gaur, maiatzak 29

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

  • Sodupe: 20:00etan Navarroren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Zeberio: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: Akanpada Eguna + baraua. 20:00etan giza-katea.

  • Bartzelona: 20:00etan Plaça de l'Estació de Sant Andreu Arenal, Nou Barris.

Maiatzak 30, MOBILIZAZIO EGUN NAZIONALA

Goizean mobilizazioak herri eta eskualdeetan.

  • Legutio: 12:30etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Portugalete: 12:00etatik 13:00etara Udaletxe aurrean. Kontzentrazioa.

  • Atarrabia: 13:00etan Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

  • Lekeitio: 10:30ean Arropain aparkalekutik. Eskualdeko kotxe-karabana.

  • Lekeitio: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Ondarroa: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Amurrio: 13:00etan Herriko Plazan. Kontzentrazioa.

Arratsaldean manifestazioak hiriburuetan.

  • Baiona: 17:00etan Saint André Plaza.

  • Iruñea: 20:00etan Gaztelu Plazatik.

  • Gasteiz: 19:00etan Andra Mari Zuriaren Plazatik.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarretik.

  • Bilbo: 19:00etan Eliptikatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!