Patxi Ruizen aldeko manifestazioa Tolosan, bihar, 20:00etan

Manifestazio deialdiko kartela

Itzalpe.eus -etik jakinarazi dutenez, ostiralean mobilizazioa deitu dute gose eta egarri greban dagoen preso politikoari elkartasuna azaltzeko. Manifestazioa Trianguloa plazatik aterako da, 20:00etan.

Patxi Ruiz hamaikagarren eguna betetzen ari da gose eta egarri greban. Tolosan, bihar, manifestazioa egingo dute Presoak borrokan, gu ere bai! lelopean. "Segurtasun neurriak errespetatzeko deia egin dute bidali diguten mezuan, metro terdiko distantzia errespetatuz eta maskarila eramanez", jakinarazi dute itzalpe.eus-etik.

Patxi Ruizi elkartasuna azaltzeko Euskal Herrian zehar hainbat ekimen ari dira burutzen azken egunetan, baita espetxeetan ere. Amnistiaren Aldeko Eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ondorengo zerrenda zabaldu zuen atzo, preso politikoaren egoeraren inguruko eguneroko informazioarekin batera:

Kartzelan:

  • Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

  • Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

  • Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

  • Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

  • Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

  • Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Itziarren txanda izan da.

Kalean:

  • Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban (zortzigarren eguna bete dute gaur).

  • Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

  • Maiatzaren 18tik: txandakako gose grebari ekin diote lau pertsonak Gasteizen. Bi egunetan behin, laukote berria sartuko da txanda egitera.

  • Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

  • Maiatzaren 19tik: Venezuelan dagoen Asier Guridi errefuxiatu politikoak Aragua, Miranda eta Distrito Capital estatuak zeharkatuko ditu oinez Caracasen dagoen Espainiako enbaxadaraino, Patxiren egoera salatzeko.

  • Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote.

  • Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Txanda bakoitzean lau lagun sartuko da.

  • Maiatzaren 20an:
    Gasteiz: 3 kidek 48 orduko baraualdia bikoiztu dute, 48 ordu gehiago eginez. 31 kidek 48 orduko baraualdia eta 9k 24 ordukoa.
    Laudion,8 kidek 48 ordu.
    Legution, 2 kidek 48 ordu.
    Maeztun, kide batek 48 ordu.
    Zalduondo, kide batek 48 ordu.

  • Maiatzaren 20tik: Etxarriko gose grebalariekin batera Etxarriko Gazte Asanblada txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Egunero, mobilizazioak:

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:30ean Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Durango: 20:00 Santanan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

Bestalde, atzo Argiaren webgunean Patxi Ruizen abokatuak hitz egin zuen, elkarrizketa baten bidez. Preso politikoaren inguruko informazioa zabaldu zuen, baita gose eta egarri grebaren arrazoiak ere. Horrekin batera, preso politikoaren senide eta lagunek idatzi bat kaleratu zuten atzo. Ondorengo loturetan irakur daitezke aipatu informazioak:

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!