Ezpalaren urteurrena, gaztetxeen defentsan

Tolosaldeko Ataria 2020ko api. 22a, 17:10

Tolosaldeko Gazte Fronteak Ezpalaren urteurrena ospatzeko eguna dela iragarri du. Horretarako ikusentzunezko bat ari dira prestatzen. "Guretzat gaurko urteurrenak garrantzi berezi du, lantzen ari garen bi lan lerroak uztartzen dituelako".

Eskualdeko bi gaztetxeren defentsa

Kurtso honetan zehar, TGF-ren indarrak Zizurkilgo Kaxilda eta Tolosako Ezpala gaztetxeen defentsan jarriko zituztela esan zuten: "Gaur-gaurkoz, ordea, langileon kontrolpeko gune bat (Kaxilda) lapurtu digute, baina besteak bizirik jarraitzen duela osapatzeko eguna da gaur".

Salbuespen egoera "kamuflatu honetan jasaten ari garen askatasun politikoen murrizketa"

Tolosaldeko Gazte Frontetik azaldu dutenez, Ezpalaren urteurrena testuinguru murriztailean iritsi da: "Salbuespen egoera honek askatasun politikoak ukatu dizkigula azpimarratu nahi dugu; egoera asko aldatu zaigu eta horrek borroka aurrera eramateko zailtasunak ekarri dizkigu. Kontrara, lurraldearen eta ekoizpenaren antolamendu burgesa aurrera ematen dutenek ez dute inongo arazorik bildu eta nahieran jarduteko. Egoera honetan egonda ere, momentuko gaitasunaren arabera borrokarekin aurrera jarraitzen ari gara".

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!