Koronabirusa

Kzguneak eten digitalean dauden pertsonei laguntzeko prest daude

Tolosaldeko Ataria 2020ko api. 7a, 11:52

Covid-19ak KZguneak itxi baditu ere, erabiltzaileei zerbitzua eta laguntza ematen jarraitzen du modu digitalean.

KZguneko zentroetan beharrezkoa ikusten dute zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko.
Hala, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, "zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten, baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez". Arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.

Hainbat bide daude zabalik euskarri honen bidez, eta horietako bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakaskuntza-jarduerarekin %100ean online jarraitzeko hartutako erabakiarekin lotuta dago.

Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edozeinek telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. KZguneak "funtsezkoa" ikusten du laguntza ematea: online erosketetan, banku izapideetan, osasun karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen maneiuan eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei. "Eragiketa horiek orain derrigorrez etxetik egin behar dira eta kasu askotan ez dira ondo moldatzen".

Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eskaintzen da senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.

Kontsultetarako erabiltzaileek KZgunearen kanalak (telefonoa eta posta elektronikoa) erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko zaie: KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!