Hamabi domina Gipuzkoakoan

Tolosaldeko Ataria 2020ko ots. 19a, 09:55

Tolosa CF-ko atletek hamabi domina lortu zituzten pasa den larunbatean jokatu ziren Gipuzkoako 16, 18 eta 20 urtez azpiko pista estaliko txapelketen bigarren jardunaldian. Zazpi urre, hiru zilar eta bi brontze lortu zituzten.

Urrezko dominei dagokionez, Mireia De La Parrak jauzi hirukoitzean lortu zuen, eta 11,52 metroko jauziarekin Tolosa CF-ko marka berria egin zuen, eta 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko marka lortu zuen lehenengo aldiz. Maria Felisa Okomo berriz ere 13 metrotatik gertu ibiliaz txapeldun bilakatu zen 12,70 metroko markarekin pisu jaurtiketan. Mario Estanga ere txapeldun izan zen pertika jauzian 3,10 metroko markarekin. Teresa Ibarbiak urrezko domina 1.000 metrotan lortu zuen 3.09ko denborarekin, Espainiako Txapelketara joateko gutxienekotik segundo eskasera. Ainhoa Murua txapeldun izan zen 800 metrotan, 2.26ko markarekin. Iker Esnaolak pisu jaurtiketa menperatu zuen 11,97 metrorekin, bere marka pertsonala hobetuz. Mikel Ezkerro 60 metro hesietan gailendu zen 9,45ko denborarekin, bere marka pertsonaletik gertu geratuz.

Zilarrezko dominei dagokionez, Ander Aristik bi lortu zituen, 300 metrotan Espainiako Txapelketara joateko 16 urtez azpiko gutxiengoa lortuz 38,15 egin ondoren, eta 60 metro hesietan bere markatik gertu ibili zen 9,06 eginez. Beste domina Mikel Irastortzak lortu zuen 60 metro hesietan, bere taldekide Mikel Ezkerroren atzetik 8,50ko denborarekin marka pertsonala hobetuz.

Brontzezko dominetako bat Ander Aristirentzat izan zen, jauzi hirukoitzean 11,80 metroko marka eginez. Beste domina Markel Acostak lortu zuen, 60 metro hesietan, Ezkerro eta Irastortzaren atzetik helmugaratuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!