U30 Greba Orokorra

Goizeko pikete informatiboetan bi identifikatu izan dira

Tolosaldeko Ataria 2020ko urt. 30a, 11:17

05:30ean, Usabaletik inguruko industrialdeetara joan dira pikete informatiboak. Apattan Ertzaintzak bi identifikazio egin ditu. Piketeek azaldu dutenez, "tirabirak" izan dira, baina ezer larririk ez. "Bulegoko langile batzuk lanean zeuden eta hortik etorri da guztia", gaineratu dute.

08:30ean Tolosako Trianguloan geratu dira piketeak eta Alde Zaharrean barrena ibili ondoren Usabalera joan dira. Tolosako saltoki gehienak itxirik zeuden. Irekita zeuden apurrak piketeek itxi dituzte. Ondoren, 10:30ean, auto karabanan Donostiarako bidea hartu dute, tartean, Aiztondokoekin bat eginaz. Arratsaldean, 18:00etan, Tolosako Trianguloatik abiatuta manifestazioa egingo dute. 

Erlazionatuak

Kotxe karabanan Donostiara

Tolosaldeko Ataria 2020 urt 30 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!