Eskualdean ere San Sebastian Eguna ospatzen ari dira

Tolosaldeko Ataria 2020ko urt. 20a, 11:54

Orendainen, Berastegin eta Berrobin festa eguna dute gaurkoa. San Sebastian ermiten inguruan elkartu dira herritarrak. Atzo, gauza bera egin zuten Leaburun

Orendainen suziriekin ekin die plazatik ermitarako bideari. Haur eskolako txikienak izan dira txupinazoen lekuko. Ondoren, txistulariek ibilbidea hasi dute, herritarrak atzetik zituztela. Multzoan ermitara joan dira, eta bertan, apaizak harrera egin die. Mezaren ondoren hamaiketakoa eta bazkaria egin dute Eltxoak elkartean.

Erlazionatuak

San Sebastian eguna Orendainen

Tolosaldeko Ataria 2020 urt 20 Orendain

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!